2026ko lehen udalbatzarra urtarrilaren 27an egin da. Alderdi erabakitzailean landu diren gaiak honakoak izan dira: Getaria bizitegi-merkatuko tentsio eremua izendatzea. Aho batez onartu da. Gure Ametsa Herri-bidearen desafekzioa. Aho batez [...]
Getariako Udalak udalerri osoa Bizitegi-Merkatuko Tentsio Eremu izendatzeko prozedura formalari ekin dio. Erabaki hau 12/2023 Etxebizitza Eskubidearen Legeak ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen justifikazio-memoria eta diagnostiko sakon batean oinarritzen [...]
Getariako Udalak Sahatsaga kiroldegiko pista estalian skatepark modular berria hornitu eta instalatzeko kontratazio-prozedura jarri du martxan. Proiektu hau 2026ko udal‑aurrekontuek aurreikusten duten inbertsioaren parte da, eta aurrekontuak behin onartuta, lizitazio [...]
Getariako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Portu Agintaritzarekin elkarlanean, Artzapeko eskailerak eraberritzeko lanak amaitu ditu, azpiegituraren segurtasuna eta egoera orokorra hobetzeko helburuarekin. Eskailerak eraiki zirenetik ez zen inolako mantentze-lanik egin, eta denboraren [...]
Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuak Udalari baieztatu dionez, herrian dauden bi palmondo motatan Rhynchophorus ferrugineus izeneko intsektuaren presentzia detektatu da, pikudo gorria izenez ezaguna. Intsektu hau palmondoen izurrite larria da, [...]
Urtero bezala, Getariako Udalak 2026ko inauterietako kartel lehiaketarako epea ireki du. Getariarrei zuzendua dago eta adin guztietako herritarrek parte-hartzeko aukera dute. Animatu! Kartel lehiaketaren oinarri-arauak hauek dira: Inauteriak 2026_kartel lehiaketa - OINARRIAK
12Getariako Udalak jakinarazi nahi du udal bulegoa herritarren eskura dagoela urritik apirilera bitartean astelehen arratsaldetan ere. Udaletxeko harrera zabalik egongo da astelehenetan 17:00etatik 19:00etara ere, herritarrei arreta emateko. Neurri honen [...]
Getariako Udalak herritarrekiko komunikazioa hobetzeko urrats berri bat eman du, eta WhatsAppeko “Avisos” kanala eta Telegram kanal ofiziala sortu ditu. Kanal horien bidez, udalaren informazio garrantzitsuena modu zuzen, azkar eta [...]
Getariako Udalak alde zaharreko argiteria publikoa berritzeko lizitazioa abiarazi du, udalerriko 85 luminariak LED sistemara aldatzeko helburuarekin. Esku-hartze honek argiztapenaren eraginkortasuna hobetzea eta energia-kontsumoa murriztea du xede. Proiektuak 55.000 euroko [...]
Getariako Udalak amaitu ditu Askizuko herri bide zaharra zaharberritzeko lanak. Jarduketa honen bidez, bidearen egoera hobetu da, bertako nekazari eta abeltzainek, baita oinezkoek ere, segurtasun eta erosotasun handiagoz erabili ahal [...]