Aho batez onartu ziren ohiko Udalbatzarreko gai guztiak.
Maiatzaren 27eko ohiko Udalbatzarra egin zen eta honako gai hauek landu eta bozkatu ziren:
Lehendabizi antolaketarako gaien barruan, akta agiriak zerrendatu eta onartu ziren eta ebazpenen berri eman zen.
1. Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena
– Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoaren 18.obra ziurtagiria onartzea.
– Getariako Zarautz Jauregia eraikina birgaitzeko obra arkitektonikoaren likidazioa onartzea, Batzorde Mistoak 2025eko maiatzak 6an onartu bezala.
– Arau Subsidiarioetako XIV Portua hirigintza eremuko P.1 partzelari (Portua 28- Elkano Arrantzaleen kofradia) buruzko xehetasun-azterlanaren aldaketa behin betiko onartzea.
2. Kultura eta Euskara
– 2025-2027 Dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa Musika Bandari kreditua gehitzeko.
3. Ogasuna eta kontuetarako berezia
-2024ko Aurrekontuaren likidazioaren espedientea berri ematea.
4. Besteak
-Lanpostu zerrendaren aldaketa: lanpostu berriaren sorrera eta Diruzaintza postua amortizatzea.
