Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Agenda

Ekitaldiak

Api 12igandea

‘AITATXO’ ISILTASUNEKO AHOTSAK | DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA

Zinea

FILMA | Isiltasunari ahotsa emateko eta dolu perinatalaren errealitatea ezagutzeko unea.

Ondoren, SOLASALDIA, Anakotz Lasarte eta Iñaki Peña-rekin.

Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik.

Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean.

Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.

 

Ideia originala: Anakotz Lasarte Zangitu

Filmearen iraupena: 80 minutu

Urtea: 2025