Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako alde zaharreko argiteria LED sistemara aldatzeko lanak hasi dira.

azaroa / 10, 2026

Getariako Udaleko langileak ari dira alde zaharreko argi-puntuak berritzen.

Getariako Udaleko langileak alde zaharreko argiteria publikoa LED sistemara egokitzeko lanekin hasi dira. Jarduketa Udalaren 2022-2030 Klima eta Energia Planean aurreikusita dago, energia-kontsumoa murrizteko, argiteria publikoaren eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, Udalaren gastu energetikoa murrizteko helburuarekin.

Lanei ekin aurretik, argiteria berritzeko azterketa teknikoa egin zen, alde zaharreko argi-puntuak eta argiztapenaren ezaugarriak aztertzeko eta LED teknologiara egokitzeko beharrak zehazteko.

Lanak udal langileak ari dira egiten, eta luminariak kontratazio-prozeduraren bidez eskuratu dira. Luminariak hornitzeko kontratuaren aurrekontua 54.934 eurokoa da, BEZa barne; instalazio-lanak, berriz, Udaleko langileek egingo dituzte.

Gainera, luminariak, instalatu ondoren, telegestio-sistema ezartzeko prestatuta egongo dira. Horrela, datorren urtean sistema hori txertatzeko aukera izango du Udalak, argiteria publikoaren kudeaketa eta kontrola hobetzeko.

LED teknologiara aldatzeak energia-eraginkortasuna hobetuko du, eta argiteria publikoaren energia-kontsumoa murriztearekin batera, aurrezpen ekonomikoa ere ekarriko dio Udalari. Jarduketa hau Getariako Udalak klima-aldaketaren aurrean hartutako konpromisoaren eta energia-trantsizioan aurrera egiteko lanaren barruan kokatzen da.