Kaleratu da 2026ko Salbatore Jaietako egitaraua.
Abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dira 2026ko Salbatore Jaiak. Aurtengo edizioan, Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurrenak protagonismo berezia izango du, txupinazoaren protagonista izango baita.
🚩 Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurrena, txupinazoaren protagonista
Salbatore Jaiei hasiera emango dien txupinazoan, Getariako Arraun Elkarteak izango du herriko bandera igo eta jaiei hasiera emateko ohorea, bere 50. urteurrena dela eta.
🎉 Berrikuntzak
Aurtengo egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu:
- 💦 Uretako puzgarriak.
- ⚓ Elkanoren Lehorreratzea.
- 🔥 Zezen suzkoaren entzierroa.
- 🚣 Batel txapelketa herrikoia.
🎶 Ohiko ekitaldiek ere ez dute hutsik egingo
Urtero bezala, pilota txapelketak, marmitako eta patata-tortilla lehiaketak, txosnaguneko ekitaldiak, kontzertuak, kale animazioa, haurrentzako jarduerak eta herri bazkariak izango dira.
ℹ️ Egitaraua eskuragarri
2026ko Salbatore Jaietako egitaraua hemen klik eginda deskargatu daiteke. Horrez gain, asteburu honetan Getariako etxe guztietara banatuko da, eta astelehenetik aurrera Turismo Bulegoan ere eskuragarri egongo da.
🤝 Herri oso baten elkarlanari esker
Getariako Udalak eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatzen lagundu duten herriko elkarte, eragile, boluntario eta udaleko langile guztiei, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Salbatore Jaiak errespetuan, elkarbizitzan eta giro onean bizitzera.
Gora Salbatore Jaiak!


