Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Emakumezko surflariek aldagela propioa izango dute hemendik aurrera.

apirila / 09, 2026

Getariako Udalak aurrerapauso berria eman du herriko kirol azpiegituren egokitzapenean: Hemendik aurrera, gaztetapen dagoen eraikin publikoan gizonezkoek eta emakumezkoek beren espazio propioak izango dituzte.

Duela sei urte, Surf elkarteak espazioa berrantolatzeko eskaera egin zuen, instalazioen erabilera gero eta handiagoari erantzuteko asmoz. Orduan, espazio konpartituan surfeko materiala gordetzeko eremua egokitu zen, gizonezkoen aldagelak berritu ziren, teiluatua txukundu eta emakumezkoentzat txoko bat sortu zen, udako hilabeteetan Gurutze Gorriko kideekin partekatu izan dena.

Azken urteotan, ordea, emakumezko surflarien kopuruak gora egin du, eta espazio partekatuak sortzen zituen oztopoek agerian utzi dute egokitzapen handiago baten beharra. Testuinguru horretan, Udalak, erabaki du instalazioaren zati oso hori emakumezkoen erabilerarako bakarrik egokitzea.

Horretarako, 12.900 euroko inbertsioa egin da, eta udal brigadak ere hainbat esku-hartze lan burutu ditu espazio berria behar bezala egokitzeko. Horrela, hemendik aurrera, emakumezkoek beren aldagela propioa izango dute, baldintza egokiagoetan eta erosotasun handiagoarekin jarduteko aukera bermatuz.

Udalak azpimarratu nahi du neurri honek kirolaren praktika berdintasunean sustatzeko eta herriko azpiegiturak erabiltzaileen beharretara egokitzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela.