Jostunen laguntza ezinbestekoa izango da 2026ko Lehorreratzearen prestaketan.
Getariako Udala buru-belarri ari da 2026ko Elkanoren Lehorreratzearen prestaketa lanetan, herriko ekitaldi esanguratsuenetako bat ahalik eta modu egokienean antolatzeko helburuarekin.
Herri-antzezpenean parte hartu nahi dutenentzako gaur arte izen-ematea zabalik egon da. Parte-hartzeak ERANTZUN BIKAINA izan du, guztira: 23 lagunek izena eman dute tripulante gisa, 44k kontinenteen ordezkari modura, eta beste 5k karrosan parte hartzeko. Beraz, zorionak eta mila esker guztioi! Zozketak apirilaren 13an izango dira.
Orain, prestaketa lanek beste urrats garrantzitsu bati heldu behar diote. Duela lau urte sortutako jantziak egokitu eta atondu beharko dira, eta, horrez gain, jantzi berri batzuk ere sortzea beharrezkoa izango da.
Lan horiek guztiak aurrera eramateko, ezinbestekoa izango da herriko jostunen laguntza. Hori dela eta, Getariako Udalak deia luzatzen die jantzigintzan laguntzeko prest dauden herritar guztiei, 2026ko Lehorreratzea ahalik eta arrakastatsuena izan dadin.
Izen-ematea Turismo Bulegoan:
- infoturismo@getaria.eus
- 943 14 09 57
- Azken eguna: Apirilak 10


