Balentziaga kaleko garaje-plazen esleipen prozesuko behin-behineko zerrendak.
Getariako Udalak Balentziaga kaleko aparkalekuko garaje-plazen esleipen prozesuaren barruan, alokairuan eta jabetza erregimenean esleituko diren plazei dagozkien onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu.
Esleipen prozesu honetan, guztira 228 herritarrek aurkeztu dute eskaera: 102 eskaera jaso dira alokairu bidezko esleipenerako, eta 126 eskaera, berriz, jabetzan eskuratzeko prozesurako.
Deialdiak 2025eko azaroaren 25ean onartu ziren aho batez, eta 2025eko abenduaren 17an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Getariako Udalaren webgunean, indarrean dagoen araudiari jarraikiz. Aurkezpen-epea amaitu ondoren, Udalak eskabide guztiak aztertu ditu, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
Jabetza bidezko esleipenari dagokionez, Balentziaga kaleko -2 solairuan kokatutako 42 garaje-plaza daude eskuragarri. Alokairu bidezko esleipenaren kasuan 18. Bi kasuetan aurkeztutako eskabideak aztertu eta dagokien sailkapena egin da.
Eskaerak sei lehentasun-talderen arabera sailkatu dira, aplikatu beharreko ordenantzan xedatutakoarekin bat etorriz. Baldintzak betetzen ez zituzten eskabideak baztertuen zerrendan jaso dira, dagokion baztertze-arrazoiaren berri emanez.
Behin-behineko zerrendak argitaratuta, interesdunek 15 eguneko epea izango dute erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko, 2026ko urtarrilak 30etik otsailaren 19ra (biak barne). Behin-betiko erabakia eta gero, zozketa egingo da.
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak Udaletxeko iragarki-oholean eta Getariako Udalaren webgunean, iragarkien taulan, daude eskuragarri.
Zuzenean deskargatu ere ahalko dira hemendik:


