Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Idazleentzat egonaldiak Getaria eta Lesakako ostatuetan

urtarrila / 30, 2026

Oihana Arana, Ane Labaka, Josu Ozaita, Iban Garro, eta Ilargi Aristondo idazleek egonaldi bana egingo dute Getaria eta Lesakako ostatuetan.

Epaimahaikideek ebatzi dute zeintzuk izango diren Getaria eta Lesakako ostatuetan idazketa-egonaldi bana gozatuko duten autoreak. Aurkeztutako zortzi proiektuen artetik, sormen-prozesuan dauden poema bilduma bat, eleberri bat, etnografia lan bat, elkarrizketa, narratiba eta poesia uztartuko dituen lan bat eta saiakera bat hautatu ditu epaimahaikoak.

Oihana Arana Cardenal | Gizarte antropologoa, kultur dinamizatzailea, idazlea, gidoilaria, aurkezlea

  • Lesakako Pikukoborda ostatuan ariko da lana garatzen otsailean.
  • Dolu prozesu batetik abiatutako poema bilduma bat landuko du.

Ane Labaka Mayoz | Bertsolaria eta idazlea.

  • Sormen egonaldia Getariako San Prudentzio hotelean egingo du, martxoan.
  • Itzuri eleberria garatzen ariko da.

Josu Orzaita Azpiroz | Antropologia sozialean graduatua eta masterra

  • Getariako Saiaz hotelean egingo du sormen egonaldia, martxoan.
  • Etnografia Getarian lana garatzeko baliatuko du egonaldia.

Iban Garro Alzuri | Zientzia ikasketak, sormen munduan interesatua eta kudeaketa lanetan aritua

  • Getariako KatuKale apartamentuan egingo du sormen egonaldia.
  • Begiak kentzen dizkidazu lana garatuko du azaroan.

Ilargi Aristondo Merino| EHUko Antropologiako doctoregaia

  • Lesakako Ekaitza ostatuan egingo du sormen egonaldia azaroan.
  • Euskal Pirinioan egindako suaren ikerketa antropologikoan oinarritutako saiakera bat garatuko du.

 

+ Egonaldi bakoitzaren informazio gehiago: Prentsa oharra idazle egonaldiak 2026