Sahatsagako skateparka: lizitazio publikoa martxan.
Aurrekontua eta prozedura administratiboa
Proiektuak 40.000 euroko lizitazio-aurrekontua du (BEZa barne). Esleipena prozedura ireki sinplifikatuaren bidez egingo da, eta eskaintzak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira.
Eskaintzak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, eta kontratuaren exekuzio-epea 4 aste, kontratua formalizatu ondorengo egunetik aurrera. Era berean, esleipendunak behin betiko bermea jarri beharko du, kontratuaren azken prezioaren %5ean.
Proiektuaren ezaugarri nagusiak
Skateparka elementu modularrez osatuta egongo da, hormigoi aurrefabrikatuan edo antzeko materialetan egindako egiturekin, iraunkortasuna eta mantentze-baldintza egokiak bermatzeko. Instalazioak honako elementuak izango ditu:
-
-
- Errail zuzena,
- Jauzietarako bi modulu bikoitz,
- Arrapala baxu bikoitza.
-
Elementu guztiek segurtasun-arau aplikagarriak bete beharko dituzte, eta modulu bakoitzak bere erabilera eta segurtasun jarraibideak izango ditu. Gainera, moduluak fenwick eskorga edo antzeko ekipamenduarekin erraz lekualdatzeko modukoak izango dira, kiroldegi kanpoko pistaren erabilera anitzeko izaera errespetatuz.
Herritarrentzako kirol-espazio berritua
Getariako Udalak nabarmendu du skatepark berriak udalerriko kirol eta aisialdi eskaintza indartzea eta herritarrei espazio moderno, segurua eta kalitatezkoa eskaintzea duela helburua. Proiektuari eta kontratazio-prozedurari buruzko informazioa Udalaren webgunean kontsulta daiteke.


