Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

San Anton mendiaren magia deskubritzeko ekimen sorta martxan jarri du Udalak.

urria / 11, 2025

Arkamurka Natur taldea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Joxepo Terresek azken urteetan San Anton mendiaren inguruan egindako lanak emandako fruituak herritarrei zabaltzeko asmoz, hainbat ekimen jarriko dira martxan datozen egunotan. Izan ere, Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia.

Aste honetan, San Anton mendian eta inguruko hainbat toki estrategikotan, panel didaktikoak jarri dira gune honetako biodibertsitatea ezagutarazteko.

Bestelade, Urriaren 15ean, arratsaldeko 18.30tan, Solasaldia izango da “San Anton Bio Monton” izenburupean Iturzaetako aretoan. Bertan Joxepo Teres berak, urte hauetan zehar egindako lanaren emaitzak aurkeztuko ditu.

Urriak 19an, berriz, irteera antolatu da ingurune natural honen balioa bertatik bertara Teresen eskutik zuzenean ezagutzeko. Hitzordua 10etan izango da, herriko plazan.