Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Zuk konpondu, zuk berrerabili Getarian.

iraila / 30, 2025

“Zuk konpondu, zuk berrerabili” lelopean, urola kostako udal elkarteak, gipuzkoako foru aldundiko iraunkortasun sailak lagunduta eta emaus gizarte fundazioaren parte hartzearekin, eskualdeko ekonomia zirkularra sustatzeko sentsibilizazio kanpaina egingo da ostiralean getarian.

  • Bigarren eskuko jantzien eta osagarrien bigarren eskuko merkatu izango Getarian. Horrekin batera, konponketa tailerrak joskintza eta tresna elektrikoak erreparatzeko.
  • Ekimenaren helburua herritarrak ekonomia zirkularrera gerturatzea da, kontsumo ohitura iraunkorrak ezagutzera emanik eta berrerabilera sustatuz.
  • Ekimen honek tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea ere du helburu, tailerrak eskualdeko eta Emauseko profesional ezberdinak emango baitituzte, modu honetan beren lana ezagutzera emanik.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak lagunduta eta Emaus Gizarte Fundazioaren parte-hartzearekin,  “Zuk konpondu, zuk berrerabili” sentsibilizazio kanpaina abiatuko du herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz jotzeko helburuarekin, konponketa eta berrerabilera sustatuz. Kanpainaren baitan, bi ekimen izango dira nabarmen: bigarren eskuko merkatuak eta konponketa tailerrak.

Bigarren eskuko merkatuak

Herritar askoren nahiari erantzunez, eta jende multzo handia erakartzeko intentzioz, bigarren eskuko merkatua antolatuko da Getarian, Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, non jantziak eta osagarriak salgai egongo diren. Merkatu horiek berrerabilitako objektuen balioa ikusarazten dute, eta kontsumo masiboaren alternatiba errealak sustatzen dituzte.

Gainera, azoken inguruan bigarren eskuko objektuak jasotzeko edukiontziak instalatuko dira, herritarrek erabiltzen ez dituzten jantziak edota bestelakoak bertan laga ditzaten. Ingurumenari laguntzeko modu erraz eta zuzena.

Konponketa tailerrak: joskintza eta tresna elektrikoak

Azokekin batera doako konponketa-tailerrak egingo dira jantzi zein tresna elektriko txikiak ardatz hartuta, horiek baitira konponketei dagokienez herritarrek gehien eskatzen dituzten bi kategoriak.

Joskintza tailerraren bidez konponketa edota moldaketa ezberdinak behar dituzten jantziak ekartzeko aukera eskainiko zaie herritarrei, beren kabuz konponketak egiten ikasteko asmoz; praka batetik baxua hartzea edo botoi bat modu eraginkorrean jostea. Modu honetan, gure jantzien bizitza erabilgarria luzatzen lagunduko duten oinarrizko konponketa horiek egiteko autonomia sustatuko da. Horrez gain, hondakintzat hartzen diren ehun-jantziei bigarren bizitza bat emateko aukera eskainiko da, oihalezko poltsa pertsonalizatuak sortuz. Poltsa horiei erabilera ugari eman ahal izango dizkiegu, erabilera bakarreko materialak murriztuz.

Tresna elektrikoen tailerraren bidez, egunerokoan erabiltzen ditugun tresna elektriko txikiak eramateko aukera emango zaie herritarrei, eta hauek konpontzeko modua bilatuko da, jendeak ikasi dezan nola konpontzen diren modu autonomo batean hauei balio berri bat emanez. Horretarako, erraminta eta materialak izango ditugu eskuragarri.

Tailer horiek tokiko profesional espezializatuek eta Emaus Gizarte Fundazioko langileek emango dituzte haien lana ikusarazteko eta prestigioa emateko, eta, aldi berean, eskualdean eskuragarri dauden baliabideen ezagutza sustatzeko. Tailerretan zehar, kontsumo arduratsuaren eta konponketaren alde egiten duten saltokiak eta profesionalak herritarrekin batera identifikatuko dira, sentsibilizazio kanpainaz haratago herritarrek praktika horiekin jarrai dezaten.

Ekimen honek, halaber, esperientzia pilotu gisa ere balio nahi du, konpontzeko eta berrerabiltzeko ohitura sortzeko, eta bigarren eskuko denda eta zerbitzu hurbilenak eta eskuragarrienak hautematen laguntzeko.

Ingurumen-inpaktua

Ehungintza industria munduko kutsatzaileenen artean dago. Gipuzkoan bakarrik, urtero 6.000 tona ehun-hondakin baino gehiago sortzen dira eta horietatik %5 baino ez da berreskuratzen berrerabiltzeko. Tresna elektriko-elektronikoen hondakinei (TEEH) dagokienez, herritar bakoitzak urtean 8 kg baino gehiago sortzen dituela kalkulatzen da, eta horrek horien konponketa eta aprobetxamendua sustatzeko premia nabarmentzen du.

Konpondu eta Berrerabili” sentsibilizazio kanpaina belaunaldi berrien jarreraren isla ere bada, gero eta konpromiso handiagoa baitute planetarekin, bigarren eskuaren aldeko apustu garbia eginez, eta ez bakarrik prezioagatik, iraunkortasun eta gustu estetiko hautuagatik ere.

Getariako Udalak herritarrak animatu nahi ditu ostiralean herrian egingo den ekimenean parte-hartzera.

  • URRIAK 3 – Getaria
    • Tokia: Herriko Plazako Frontoia
    • Ordutegia:
      • 17:00-20:00 | Azoka + Tailerrak