Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

NEREA ETA ANDONI PALA MEMORIALAREN HIRUGARREN EDIZIOA MARTXAN

apirila / 26, 2024

IZEN EMATEAK MAIATZAREN 2AN IREKIKO DIRA

    • 2024ko memorialaren ezaugarria:
      • 3. edizioa izango da aurtengoa, 2022koa eta 2023koaren ondoren.
      • Pala memoriala 2024ko ekainaren 1ean izango da, goizeko 9:30etan. Goiz bateko jarduera izango da, eta 15:00 alderako amaitzea aurre-ikusten da.
      • Eguraldia lagun herriko frontoian burutuko da. Baina eguraldi txarra balego, polikiroldegian izango litzateke.
      • Bikote mixtoek hartu ahal izango dute parte, hau da, neska eta mutil batez osatuek.
      • 16 urtetik gorako edonork hartu ahalko du parte.
      • Partiduak eliminatoria bidezkoak izango dira. Hau da, irabaziz gero aurrera jarraituko luke bikoteak, eta bestela kalean geratuko lirateke.
      • Gehienez 16 bikotek parte hartu ahalko dute.
      • Guztira gehienez 15 partidu izango ditu memorialak: 1/8etako 8 partidu + 1/4etako 4 partidu + 1/2etako 2 partidu + Finala
      • Parte hartzaile kopuruaren arabera, partiduak 10, 12 edo 16 tantora izango dira.

 

Izen-emateak

  • Izen ematea doakoa izango da, eta mail bidez egin beharko da: palamemoriala@gmail.com
  • Maiatzaren 2an irekiko dira izen-emateak eta maiatzaren 31n itxi.
  • Izena ematerakoan, bi partaideen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira.

Izen-emateak ordenaren arabera onartuko dira. Hau da, izen-ematen lehenak diren 16 bikoteek hartu ahalko dute parte.

    • Antolatzailea / Laguntzaileak
    • Antolatzailea: Nerea eta Andoniren lagunak