ASKIZUN KOMUN PUBLIKOA MARTXAN DA
apirila / 03, 2024
Getariako Udalak, auzotarren proposamenari erantzuna emanez, Askizuko frontoiaren alboan komun publikoak eraiki ditu. Iparragirre izan da lanen zatirik handiena aurrera eraman dituen enpresa eta esku-hartzerako Udalak 35.922,98 euroko inbertsioa egin du. Saneamedu eta argiteriako hainbat lantxo Udaleko brigadako langileek egin dituzte.
Arrazoi desberdinak tarteko lanak atzeratu egin badira ere, komuna jada irekita eta erabilgarri dago. Komunaren garbiketaz Udalak kontratatutako enpresa arduratuko da eta garaiaren arabera bere maiztasuna egokitu egingo da.