POTZUAGAKO TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZA ERABILTZEKO PREST
Potzuagako lokala tutoretzapeko etxebizitza publiko gisa egokitzeko, Getariako Udalak 159.998 euroko inbertsioa egin du, baina 133.476 euroko diru-laguntza lortu du Foru Aldunditik, egitasmoa aurrera eramateko.
Potzuagako etxebizitza egoera zaurgarrian dauden 65 urtetik gorako herritarren oinarrizko arreta-premiei erantzutera bideratuta dago. Izan ere, Udalarentzat lehentasunezkoa da herritarrek bizitza osoan izan duten erreferentziazko gizarte-sareari eutsi ahal izatea, eta, hain zuzen, behar horri erantzutera dator Potzuagako bizilekua.
Gizarte-zerbitzuek bideratuko dute herritarrak babesteko Udalak egokitu duen bizitokia. 2023ko udazkenean onartu zuen aho batez udalbatzak bizitokiaren erabilpena arautuko duen ordenantza, eta, hain zuzen ere, bertan jasota daude etxebizitza tutelatuaren sarrera-irizpideak, erabilera-balditzak, etab.
Egitasmo honen xedea beti izan da premia duten herritarrei etxebitzitza bat eskaintzea. Orain artean ez da horrelako esku-hartzerik egin, baina, aurreko legegintzaldiaren bukaeran, Getariako Udala etxebizitza arloko zenbait erabaki hartzen hasi zen, eta beraz, ildo horretan kokatu behar da lokalean etxebizitza egiteko egitasmoa. Orain, lanak amaituta eta ordenantza onartuta, herritar bati esleituko zaio etxebizitza. Otsaila baldintzak betetzen dituzte herritarrak etxea erabiltzen hastea aurreikusten da.