Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatu daitezke
DEIALDIAN ,azaltzen den bezala, eskariak bidaltzeko epea 2023ko uztailak 10etik 21ra bitartean egin ahalko da, eta bertan azaltzen da zein baldintza bete behar diren dirulaguntak jasotzeko eta zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa zehatz mehatz.
Eskaera orria (hoja solicitud)
2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko alokairu gastuak soilik kontuan izango dira, jada ordainduta daudenak. Gainera, alokairu kontratua gutxienez urtebetekoa izan beharko da.
Dirulaguntza hau tramitatu aurretik, ondo egiaztatu beharra dute eskatzaileek Gaztelaguneko dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituztela. Gaztelaguneko laguntzarekin bateraezintasuna dago, hala arautzen baitu Eusko Jaurlaritzaren 2018ko abenduaren 18ko arauak. Beraz, gomendatzen da zuzenean 24.500 euro arterako dirusarrerak dituzten herritarrek Gaztelaguneko dirulaguntzak eskatzea.
Etxebiztiza partekatzen duten baina familia-unitate bat osatzen ez duten pertsona fisikoen eskaeren kasuan (adibidez, lagun arteko pisua):
— Hileko 250 euroko laguntza osoa eskatzai leen artean proportzionalki banatuko da.
— Urteko diru sarreran arabera:
28.000,00 euro gordin urtean (eskatzai le bakarra bada).
35.000,00 euro gordin urtean (bi eskatzai le edo gehiago badira).
— € gordin urtean:
0-15.000: % 75.
15.000,01-21.000: % 55.
21.001-28.000: % 35.
28.000-35.000: % 20.
Deialdia arautzen duen ordenantzan informazio gehiago aurkitu daiteke: Ordenantza
Hurrengo deialdia, 2023.urteko abenduan egingo da. 2023ko uztailetik abendu arteko gastuak ordaintzeko izango dira; betiere momentu horretan berriro ere baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenen artean.