IREKI DA HAITZE KALEA HERRITARRENTZAT
Azken hilabeteetan hainbat obra egiten egon eta gero jada gozatu daiteke alde zaharreko beste kale honetaz ere.
Kalearen zati bat erori zenetik, eta urte askotan, alde zaharreko kale honen zati bat ez zegoen erabilgarri. Horrez gain, eta hobekuntza batzuk egin baziren ere, kale eta eskaileren egoerak esku-hartze desberdinak behar zituen.
Getariako Udalak 461.854,90 euro gastatu ditu Haitze kaleak behar zituen hobekuntza desberdinak egiten. Gainera, Udalak 148.756 euroko diru-laguntza eskuratu Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza batetik: %1 kulturaletik hain zuzen ere.
Egin diren hobekuntzen artean daude bi eskaileren berriztapen osoa, euri-urak jasotzeko hoditeria berria, argiteria LEDetara aldatu da, zorua guztiz berriztatu da, kalearen zabalera haunditu da eta azkenik, Gaztetapera ematen duen magalean sare-malla berria jarri da.