Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aho batez onartu ziren puntu guztiak

martxoa / 29, 2023
  • Getariako emakumeen eta gizonen berdintasunerako i. plana hasierako izaerarekin onartzea. 
  • Hirigintza egikaritzeko hitzarmenarena, Getariako Udalak makibar eremuko lurzati pribatuei erregistroan lotutako lursailak eskuratzeko eta dagozkion desjabetze espedienteak onartzeko, ukitutako ondasun, eskubide eta titularren zerrendarekin batera. 
  • Getariako Udaleko dirulaguntzen plan estrategikoa, 2023-2024 ekitaldietan banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea.
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea. 
  • Garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten talde eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea 
  • Getariako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den ikerketa bekaren oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea. 
  • Goi mailako kirolarientzako dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak hasierako izaerarekin onartzea. 
  • Ordenantza Getariako Udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duena.
  • Getariako Cristobal Balenciaga kalean zuzkidura bizitokiak sustatzeko eusko jaurlaritzako lurralde plangintza, etxebizitza eta garraio sailarekin izenpetu beharreko hitzarmenaren onespena.