Bizigune etxebizitza hutsen programan parte-hartzeko gonbitea
otsaila / 16, 2023
2022an Getariako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Alokabide Sozietate Publikoaren arteko hitzarmena sinatu zuten. Bi administrazioen arteko lankidetzarekin herrian dauden etxebizitza hutsak detektatu eta mugimenduan jarri nahi dira, Getarian eta gizartean, betetzen duten eginkizuna oso garrantzitsua baita. Bizigune programaren bitartez egingo litzateke programak jabeari berme guztiak eskaintzen baitizkio eta herritarrari etxebizitza lortzeko aukera ireki.
Guzti honen berri emateko, datozen egunetan Getariako Udalak etxebizitza hutsak dituzten herritarrei gutun bana bidaliko die etxera.
Hemen, programaren inguruko informazio zabalagoa.