2023rako jaiegunen izendapena udalerrian
Abenduaren 23ko 10/2015 Legeak udalei eskumena ematen die jaiegunetan edo bestelako gertakizunetan establezimenduen ordutegi orokorra luzatzeko.
Bestetik, otsailaren 5eko, 17/2019 Dekretuak ahalmena ematen die udal agintariei egun berezi batzuetan ordutegia luzatzeko, gehienez bi orduz.
Ondorioz, 2023. urtean Getariako udalerrian jarduerak ixteko ordutegia bi ordu luzatu ahalko da egun hauetan:
– Urtarrilaren 5a, Errege bezpera
– Urtarrilaren 14a eta 17a: San Anton Jaiak
– Otsailaren 18a: Inauteriak
– Maiatzaren 5a: Antxua eguna
– Ekainaren 3a: Euskal Jai eguna
– Ekainaren 23a: San Juan bezpera
– Abuztuaren 4, 5, 6, 7 eta 8: Zaindariaren jaietan (Salbatoreak)
– Abenduaren 24a: Gabon gaua
– Abenduaren 25a: Eguberri eguna
– Abenduaren 31a: Urte Zahar Gaua