Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Banderolak salgai Errefuxatuen Nazioarteko egunerako

ekaina / 16, 2022

Ekainaren 20an izango da Nazioarteko Errefuxatuen eguna eta aurten ere, Getariako Udalak eta Getariako ELAN-Euskadik herritarrak gonbidatu nahi ditu beraien balkoietan “Ongi etorri errefuxatuak” banderolak jartzera.

Aurreko urtean egin zen bezala gainera, aurtengoan ere, 6€tan banderolak eskuragarri egongo dira Turismo Bulegoan.

Gogoratu behar da Nazio Batuen Erakundearen arabera mundu osoko 82,4 milioi pertsonak etxetik ihes egin behar izan dutela. Horien artean 26,4 milioi errefuxiatu daude, erdiak baino gehiago 18 urtetik beherakoak. Mundu osoan zehar gatazken eta jazarpenaren ondorioz bi segundotik behin pertsona bat lekualdatu behar izaten du.

Gainera, miloika pertsona aberrigaberi nazionalitatea eta oinarrizko eskubideak (hezkuntza, osasuna, enplegua eta mugitzeko askatasuna) ukatzen zaizkiela.