Getariako jostunen parte-hartzea iraileko Lehorreratzean
Irailaren 6an Lehorreratzeak 100 urte beteko ditu. Getariarrek asmatutako antzezlana hau herriko kultura eta ondare inmaterialaren adierazpide nagusienetako bat da. Herritarreko sortu eta 100 urtez mantendu dutena.
Azken hilabeteetan herritarren artean aurrera eramandako herri-elkarrizketetatik irailekoa nolakoa izango den adostu da. Aldaketa batzuk proposatu dira, besteak beste, jatorrizko herrietako 3 lagun gehitzea tripulazioan eta kontinenteen ordezkaritza zabaldu eta zehaztea.
Guzti hau aurrera eramateko orain dela 500 urte eramaten ziren arropak ezagutzeari ekin dio Getariako Udalak han eta hemengo museo desberdinen laguntzarekin. Ondoren, Getariako jostunen laguntzarekin arropa horien patroiak egin eta Lehorreratzean parte-hartuko duten horien jantziak egin nahi dira; hau da, Amerika, Ozeania, Asia, Afrika eta Europa ordezkatuko dituzten lurraldeetakoak.
Udalak Getariako jostunak animatu nahi ditu lan honetan parte-hartzera. Beraien jakintza eta abilezia behar ditu herriak Elkano eta mundubiraren mendeurren hau janzteko.
Turismo Bulegoan izen-ematea irekiko da apirilaren 11etik 24ra bitartean.
Turismo Bulegoko telefono zenbakia; 943140957
Aste Santutako ordutegia;
Astelehenetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.