KATRAPUNAKO KANTINAREN ESLEIPENA 2022
GETARIAKO UDALAK KATRAPONA PLAZAN JARRIKO DUEN KANTINA USTIATZEKO 2022. urteko deialdian izen emateko epea MARTXOAK 1ean ZABALDUKO DA.
2022eko martxoaren 1etik martxoaren 21 bitartean, biak barne, izango da epea proposamenak aurkezteko, epez kanpo aurkeztutakoak ez dira kontuan izango.
Kontratuaren helburua da Getariako udalaren ondare jabetza den eta Katrapona plazan Udalak taberna gisa jarriko duen kantina eta komun desmuntagarriak erabili eta ustiatzea; horretarako kontratuaren prezioa 6.000 eurokoa izango da aurten ere.
Eskaintzak bi pertsonak batera aurkeztu beharko dituzte. Operazioaren berezitasunagatik esleipena egiteko garaian, lehentasuna emango zaie lanbiden langabetu bezala, izena eman eta gutxienez azken urte osoan zehar Getarian erroldatuta dauden lehiatzaileei.
Kantina jendearentzat irekita eta zerbitzua emateko moduan eduki beharko du:
- Derrigorrezko epea: 2022eko ekainak 1etik 2022eko irailak 26 arte.
- Borondatezko epea: 2022eko ekainak 1etik 2022eko urriak 31 arte.
Kontratuaren amaieran, esleipendunek emakidaren amaieran euskaraz idatzitako memoria ekonomikoa aurkeztu beharra izango dute utzitako fidantza eskuratu ahal izateko, eta baita ere datorren urtean aurkeztu ahal izateko. Memoria ekonomiko hori ondoren publikatu egingo da, Udaleko webgunean.