Azken egunetako lubiziek eragindako kalteen konponketa-lanak hasi ditu udalak.
abendua / 14, 2021
Gaur hasi dira azken euriteek auzoetako herri-bideetan eragindako lur-jauzien kalteak konpontzeko lanak. Ostiralean bertaratu ziren udal ordezkari eta teknikariak eta Aldundiarekin elkar-lanean esku-hartze desberdinak aurreikusten dira, bakoitzak dagokien eskumenetan.
Udalari dagokionez lehentasuna baserritarrei bideak lehen bai lehen erabilgarri jartzea da, batez ere Abeta eta Asu baserrien inguruetan. Horretarako 29.520 € (+ BEZ) aurrekontua bideratu da.
Aurreikuspenaren arabera lanak aste bat iraungo dute.