Herritarren ondarea berreskurtzeari ekin diote Getariako Udala eta Elizak
azaroa / 29, 2021
Getariako Udala, Elizarekin elkarlanean, guztion ondarea berreskuratzeko bi lan aurrera eramaten ari da.
- Batetik, elizaren sarreran dagoen zenotafioaren berreskurapen lanak egiten ari da. 1671an Don Pedro de Echavesu itsasontzi-merkatariak Elkanotarren hilobi gainean jarri zuen harribitxiaren egoerak okerrera ez egiteko bertatik atera eta elizaren barrualdean jarriko da. Monumentu hau Juan Sebastian Elkano getariarraren memoriaren lehen oroitarria jasotzen duen ondarea da. Laude Barrokoaren zaharberritzea eta kokapen berriaren ardura Petra S. Coop eta Giroa Gallery enpresako adituen esku egongo da. Guztira 15.000 euro inguruko kostua izango dute lan hauek.
- Bestetik, Salbatore elizako comió nagusiaren berreskurapen lanak daude. Lan hauek gutxienez 3 mende izan ditzazketen haritzezko comió hauen zaharberritzean zentratzen dira. Javier Iturralde arotza izango da egingo dituena eta 10.177 euroko kostoa izango du.
- Getariako Udalak lan hauek aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du, guztira 8.611 eurotakoa.
- Esku-hartzeen ondorioz sortu daitezkeen eragozpenak gutxitzen saiatuko dira Getariako Udala eta Salbatore Lanek irauten duten bitartean, hilabete inguru, herritarrei sor daitezkeen eragozpen guztiak sentitzen dituztela adierazi nadeekhi.