Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

ARRANTZA ETA ELIKADURA SISTEMEN INGURUKO JARDUNALDIAK GETARIAN

azaroa / 12, 2021

Azaroak 19/20 eta 26/27an Getariako Kofradian Bizilur eta Ondarroa 12 milia elkarteek, Getariako Udala eta Arrantzaleen Kofradiaren laguntzarekin, antolatu duten jardunaldiak izango dira.

Arrantza artisaua eta baxurakoa dira gure tokiko elikadura sistemak hornitzen dituztenak. Gure herriko sektore sozio-ekonomikoaren garrantzitsuenetariko baten oraina eta etorkizunaren inguruko askotariko ikuspegiaz hausnartu eta ezagutzeko antolatu dira jardunaldi hauek Getariako Kofradian.

Hitzaldi, mahai-inguru, tailer, zine-forum eta bisitez osaturiko egitasmo zabalaz disfrutatzeko aukera egongo da. Parte-hartzaileen artean instituzio desberdinetako ordezkariak, nazioarteko adituak, elkarte ezberdinetako eragileak eta han eta hemengo egitasmoetan murgilduta dauden herritarrak parte hartuko dute, tartean getariarrak edota Getariarekin zerikusia duen egitasmo baten azalpena. Hala nola, bertan parte hartuko dute Gaizka Gorostiagak eta Yurre Peñagarikanok (Azaroak 20), Emeterio Urrestik (Azaroak 26) eta Haritz Alberdi Alkateak (Azaroak 26).

Arrantza eta Tokiko Elikadura Sistemen inguruan antolatu den Jardunaldi hauetan parte hartzeko izen-ematea:

EGITARAUA/PROGRAMA

IZEN-EMATEA/INSCRIPCIONES