SALBATORE DEUNA ABESBATZAREN 100 URTE
azaroa / 11, 2021
Atzo Elizan Salbatore Deuna Abesbatzaren urteurrenaren harira Joseba Urretavizcaya eta Alvaro Bermejok osatu duten liburua aurkeztu zen. Liburuak besteak beste Getariako Udalaren babesa jaso du.
Aurkezpenean liburuaren egileez gain Kofradiako Lehendakaria, Abesbatzako presidentea, Eusko Jaurlaritza eta Aldundiko ordezkariak eta Getariako Alkatea den Haritz Alberdik hartu zuten hitza.
Alkateak liburua osatzen lagundu duten guztiei eskerrak emateaz gain kantuak eta abesbatzak gure herrian izan duen eraginari erreparatu zion kohesiorako tresna eta transmisiorako erreminta zela esanez. Herriko jai, txoko eta momentu desberdinak kantuz bete dituen herritarren abesbatza zela aipatu zuen balorean jarriz belaunaldi desberdinen harilkatu izana.
Bukatzeko, etorkizunean kimu berriak, mundu berri honetan sortu eta biltzeko dagoen errenkari aipamena egia eta esperantza ez galtzeko deia egin du.