Amaitu dira aurtengo auzoetako herri-bideen eraberritze lanak
uztaila / 29, 2021
Amaitu dira 2021ean egitea aurreikusita zeuden herri bideen eraberritze eta konponketa lanak: Arriarte, Loidi eta Geraleku
- HELBURUAK
Azken urteotan Getariako Udalaren konpromezua da auzoetako herri-bideak eraberritu eta mantentzea; pixkanaka eta urtez urte, gure herriko auzo eta herri bide sarea berritzen ari gara.
- 2021eko ERABERRITZE LANAK
2021ean Arriarte, Loidi eta Geraleku-ko herri-bideetako lanak iada amaitu dira.
- AURREKONTUA
2021eko aurrekontua 27.496,04€koa da. Zati bat udalak ordainduko du eta bestea Aldundiak Herri Bideetara esleitzen dituen laguntzen bidez.