Herritarrekin eztabaida saioa Getariako energia eta klima plana egiteko
GETARIAKO KLIMA ETA ENERGIA PLANA
HERRITARREKIN IKUSPEGI PARTEKATUA ERAIKITZEKO EZTABAIDA SAIOA
Zure herriko etorkizunean baduzu zer esan
EZTABAIDA SAIOA:
Ekainaren 17an (osteguna).
Ulpiano Aretoan, 18:30 – 20;00
Klima-aldaketa datorren hamarkadako erronka larrienetariko bat da, eta gizarteak aurre egin beharko dien arazo nagusietako bat. Arazo global honi heltzeko tokiko mailatik jardun behar da; izan ere, eskala horretan jasaten dira gogorren tenperaturen igoera, itsas mailaren igoera edo gure lurraldean gero eta ohikoagoak diren muturreko fenomeno klimatikoen ondorioak.
Udalerriak, beraz, funtsezko eragileak dira klimaren aldeko ekintzan, zeina bi lan-ardatzetan zehazten den:
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta
- Klima-aldaketak eragindako inpaktuetara egokitzea.
Getariako Udala norabide horretan ari da lanean eta, horretarako, Klima eta Energia Plana egiten hasi da. Plan horren bidez, 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak %40an murriztu nahi ditu eta aurreikusitako inpaktu nagusietara egokitzeko bidean aurrera egin.
Planak sektore guztiei zuzendutako neurriak jasoko ditu, Udaletik bertatik hasita, nola ez. Besteak beste, udal eraikinen eta argiteria publikoaren energia aurrezteko eta ekipamenduetan energia berriztagarriak areagotzeko neurriak jasoko dira.
Neurri horien bidez, udalak energia kontsumoa %35ean murriztu eta energia berriztagarria sortzeko gaitasuna handitu nahi du, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen baldintzak betez.
Honez gain, plan honetan klima-mehatxu nagusiei erantzuteko eta aurrea hartzeko neurriak ere jasoko dira. Neurri hauen bidez, adibidez, herriko azpiegituretan eta hiri-ingurunean jasan daitezkeen inpaktuak murriztu nahi dira, Getariako herritarren osasunean eman daitezkeenak ekidin edo lehen sektorea dagoeneko jasaten ari den inpaktuei aurre egiten lagundu.
- GOGORATU IRITZIAK JASOTZEKO INKESTA MARTXAN DAGOELA EKAINAREN 17ra arte https://labur.eus/ATNkk.
Udalak online inkesta bat jarri du udalerriko bizilagun guztien eskura, plan honen bidez landuko diren gaiei buruz zer iritzi duten jakiteko. Gainera, laster iragarriko den eztabaida saio irekia egitea aurreikusita dago.