Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Udalak iaz hasitako genero indarkeriaren aurkako kanpainari jarraipena eman dio

ekaina / 08, 2021

 Udalerrian genero indarkeriaren aurkako konpromezu kolektiboa sustatzea eta indarkeria hori desagerraraztea denez helburua, sentsibilizazio ekintza konkretuak buruko dira. 

  • MURALA:

Iaz, Jone Alberdi zarauztarrak mural bat marraztu zuen herriko sarreran. Bertan, mezu nagusi bat azpimarratzen da: genero indarkeriaren aurrean elkarrekin lan egitearen eta saretzearen garrantzia.

Ildo beretik jarraituz, hainbat ekimenez osatutako kanpaina jarri du martxan udala, oraingoan ere, genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren 2020ko funtsarekin.

  • ERANSKAILUAK:

Aurten, alde batetik, ahalik eta babes handiena emateko biktimek laguntza eska dezaten eta/edo salaketa jar dezaten genero indarkeriaren aurkako mezuarekin, hainbat eranskailu banatuko dira herritarren artean eta horiek establezimenduetan, elkarteetan nahiz etxe-atarietan itsastea da asmoa. Hala, turismo bulegoan eskuragarri dauden eranskailuak jasoz, ekimenean parte-hartzeko deia egiten dio udalak getariarrei.

Eranskailuetan, Eusko Jaurlaritzak genero indarkeriaren biktimentzat jarritako telefono zenbakia agertzen da. Bertara deitzen dutenek laguntza emozionala, informazioa eta orientazioa jaso ahal izango dituzte.

  • IKUSKIZUNA: “Kontuk eta komeriak”

Bestalde, indarkeria matxista ikusarazteko eta desagerrarazteko bidea lantzeko,  Ixabel Agirresaroberen eskutik  Kontuk eta komeriak narrazioa izango da ikusgai ekainaren 13an. Ikuskizun horretan, emakumeen aurkako indarkeriaren gaia ikuspuntu desberdin batetik begiratzera gonbidatuko ditu Agirresarobek ikus-entzuleak. Emanaldia, arratsaldeko 19:00etan hasita, Iturzaeta aretoan izango da. Aforoa mugatua ezango da eta gonbidapenak turismo bulegoan jaso ahal izango dira ekainaren 8tik aurrera.