Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa

maiatza / 28, 2020

Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa eta autonomoentzako zabor tasaren bonifikazioa eta ehun ekonomikoaren EPIak kofinantzatzeko laguntza lerroa.

Ost, 28/05/2020 – 15:20

Aho batez onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa eta autonomoentzako  zabor tasaren bonifikazioa eta ehun ekonomikoaren EPIak kofinantzatzeko laguntza lerroa

  • Covid 19aren ondorioz itxi behar izan dituzten jarduera guztiei 2020ko 2., 3. eta 4. hiruhilekoetako zabor tasa bonifikatuko zaie. 2020ko bigarren hiruhilekoa %100ean bonifikatuko litzateke, eta hirugarrena eta laugarrena %50ean. 1.450 enpresari eragingo lieke neurriak.
  • Bestalde, enpresa, autonomo, merkatari edo ostalariek ireki ahal izateko egin beharko dituzten segurtasun- eta prebentzio-neurri sanitarioak betetzeko inbertsioak kofinantzatuko dira: eskularruak, maskarak, EPIak, gel hidro-alkoholikoa, manparen ezarpena… 400.000 euro bideratuko dira funts honetara. 800 bat enpresek baliatuko dute laguntza.

http://www.urolakosta.eus/eu/-/aho-batez-onartu-du-urola-kostako-udal-elkarteak-enpresa-eta-autonomoentzako-zabor-tasaren-bonifikazioa-eta-ehun-ekonomikoaren-epiak-kofinantzatzeko-l