ZARAUTZ JAUREGIAKO ERABERRITZE-LANAK EZAGUTZEKO ATE IREKIAK.
Zarautz jauregiaren berreraikitze lan arkitektonikoak amaitzear dira eta azaroaren amaieran bere ateak irekiko ditu. Eraikinean egin diren lanak ezagutu eta bere historiaz pixka bat bustitzeko herritarrek, bixita gidatuen bitartez, eraikina behetik gora ikusteko aukera izango dute.
Lan arkitektonikoak amaituta orain, hau aurrera eramango duten zuzendaritza eta enpresarekin elkarlanean, proiektu museografikoa osatzeko lanetan ari da Udala. Elkano mundubira espazioa deitu zaion proiektuak datozen hilabeteetan hartuko du forma osoa herriari, eta alde zaharrari, dinamismo berria eskainiz.
ATE IREKIAK:
Egunak eta orduak: Azaroak 29 (16:30, 17:30), azaroak 30 (10:00, 11:15, 12:30), abenduak 1 (11:00, 12:00, 13:00)
Izen – ematea: Turismo bulegoan, infoturismo@getaria.eus edo 943 140957
*Taldeek kopuru mugatua izango dute.