Uztaileko udalbatzarra egin da.
uztaila / 28, 2026
Asteartea 28, ohiko udalbatzarra egin zen Udal aretoan. Landutako gaiak honakoak izan ziren:
- Kontu Orokorra 2025 (behin betiko onespena). Aho batez onartu da.
- Eh Kom eta Getariako Udala Kooperatiba Sozietatearen arteko bazkidetza-hitzarmena sinatzea. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren aurkako 5ekin onartu da.
- Getariako Udala Ehnergia, Energia Komunitateen Sarea sortzeko eta bertatik zerbitzuak jaso ahal izateko proposamena. EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren 5 abstentziorekin onartu da.
- GGA-ren udalaren jabetzako lokalaren lagapena. Aho batez onartu da.
- GRAK-ren udalaren jabetzako lokalaren lagapena. Aho batez onartu da.
- Dirulaguntzaren plan estrategikoan aldaketa sartzea. Aho batez onartu da.
- Indarkeria matxistaren aurrean prebenitzeko eta jarduteko protokoloa (Getaria). EH Bilduren aldeko 6 bozka eta EAJren 5 abstentziorekin onartu da.
- EAJren proposamena. Ez da onartua izan (EH Bilduaren aurkako 6 bozka eta EAJren aldeko 5 jaso ditu).


