Udalak Askizuko aparkalekua txukundu eta antolatu du.
Orain dela urte batzuk auzotarren proposamenetik ibilgailuak era ordenatuan aparkatzeko frontoi atzean dagoen eremua egokitu zen. Horrez gain, hondakinen bilketarako puntua ere bertan egon da. Beraz, esan dezakegu espazio horrek beti izan duela erabilpen ireki/publiko bat.
Getariako Udalak 2021 urtean zehar egoera erregulatze aldera, eta espazioa bereganatzeko, elizarekin hartu-emana hasi zuen. Nekazaritza-Ingeniari Tekniko bati eskatu zitzaion lurraren balorazio objetibo bat egiteko. 2025an lurrak elizari erosi (31.627,2€) eta eremu guztia (2396 m2) erabilpen guztiz publikorako herriratu dira.
Orain, jabetza publikoa denez, aparkalekua txukundu eta ordenatzeko lanak egin dira. Guztira karabanentzako 4 leku eta bestelako ibilgailu txikiagoentzako 8 aparkaleku atera dira, horietako bat mugikortasun murriztua dutenentzat.
Askizu-San Prudentzioko saneamendu lanetan Udalarekin egon den ulermenari esker Marizkurrena izan da esku-hartzea burutu duena. Azken detaileen faltan aparkalekua txukun antolatuta geratu da.


