Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

SORBELTZAK hegazti migratzaileentzat 50 kaxa habia jarri dira herriko hainbat tokitan

apirila / 21, 2021

Ast, 21/04/2021 – 09:36

Sorbeltzak hegazti migratzaileak dira, enararen antzeko itxurakoak eta gure artean oso ohikoak uda partean. Hauek, euren kabiak egiteko nahiko altuera duten edozein zokogune aprobetxatzen dituzte, tartean gure etxeetako zuloak. Zulo horiek gero eta urriagoak dira; izan ere, eraikinen fatxadak eraberritzen direnean, zulo guztiak estali nahi dira, eta etxe berriak eraikitzen direnean, berriz, ez da zulo bat bera ere irekita utzi nahi; beraz, sorbeltzak, pixkanaka-pixkanaka, habiak egiteko tokirik gabe geratzen ari dira.

Arazo horren alternatiba gisa, altuera jakin bateko eraikinetan kutxak jartzen dira. Orain dela bi aste Getariako Udalak, Eneko Azkue Zarauzko Arkamurka natur taldeko kidearekin 50 kaxa habia jarri zituzten herriko hainbat tokitan. Honekin, etorkizunean sorbeltzek habiak egiteko lekua izatea espero da, eraikinetako zuloak estaltzen ari diren arren. Gainera, kutxa horiek arrakasta badute, okupatutakoekin batera kutxa gehiago jartzeko aukera dago, kolonia egonkor bat sortzeko.

Eskolako 3., 4. eta 5. mailako haurrekin ere gaia landu da. Enekok ikasleekin zuzenean hegazti migratzaile hauen inguruko informazioa, ekimenaren nondik-norakoak (eskolako teilatu azpian ere jarri dira kabiak) eta ingurumena zaintzeak duen garrantzia jorratu da.