Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Webgunean txoko bat egin zaio San Anton mendiko biodibertsitateari.

azaroa / 08, 2025

Jada eskuragarri jarri da “Getaria berdea” atalean getariarrok hainbeste maite dugun mendiaren inguruko informazioa. Arkamurka eta Aranzadiko lagunek urteak daramatzate horko bizitza ikuskatzen. Orain ezagutza guzti hori, eta bitarteko desberdinak erabiliz, guztion eskura jarri dugu. Guztiei eskerrik asko!

“Biodibertsitatearen talaia” horixe da gure herriaren historian, eta herritarren iruditegian, ezinbestekoa den mendi publiko hau. Bizidun askoren topalekua da San Anton mendia. Ikuskatzen ibili diren Aranzadi-Arkamurkako lagunen arabera gutxienez 695 onddo inguru, 210 landare espezie eta 72 hegazti mota aurkitzen dira bertan.

 

Jarraitu irakurtzen…