SALBATORE JAIETAN EGINGO DEN MARMITAKO LEHIAKETARAKO IZEN-EMATEA - uztailaren 14tik 22ra
uztaila / 11, 2026
XXVIII. MARMITAKO LEHIAKETA (abuztuak 9, igandea)
Salbadore jaietan egingo den MARMITAKO LEHIAKETArako izen-ematea datorren astean zabalduko da.
Izen-ematea: uztailaren 14tik 22ra, 13:00ak arte, udaletxean.
OHARRAK:
- Taldeak 2 sukaldariz osatuko dira (bietako bat getariarra)
- Uztailaren 22an zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
- Gehienez 38 parte-hartzaile izango dira.
- 2025eko sarituak zuzenean sartuko dira zozketatik pasatu gabe, betiere pertsona berak badira, eta izena emateko epearen barruan eman beharko dute izena.
- Zozketa egin eta hurrengo egunetan, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren bazkaltzen.
*** Jaiak, abuztuaren 5ean hasi, eta 9an igandean amaituko dira.


