SALBADORE JAIETAKO MARMITAKO TXAPELKETAN IZENA EMATEA UZTAILAREN 17TIK 24RA
uztaila / 14, 2023
XXV. MARMITAKO TXAPELKETA (abuztuak 5, larunbata)
Salbadore jaietan izango den MARMITAKO TXAPELKETAn izena emateko epea datorren astean zabalduko da.
Izen ematea: uztailaren 17tik 24ra, 13:00ak arte, udaletxean.
OHARRAK:
-
Taldeak 2 sukaldariz osatuko dira (bietako bat getariarra)
-
Uztailaren 26an zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
-
Gehienez 38 parte-hartzaile (bikote) onartuko dira.
-
2022ko sarituak zuzenean sartuko dira zozketatik pasatu gabe, betiere pertsona berak badira, eta izena emateko epearen barruan eman beharko dute.
-
Zozketa egin eta hurrengo egunetan, lehiaketan parte hartuko dutenek ahalik eta zehatzen baieztatu beharko dute zenbat pertsona izango diren bazkaltzen.