Ostirala arte luzatu da Udalean aparejadore lanetan jarduteko izen-ematea.
urria / 29, 2025
Getariako Udalak Arkitektura teknikoko graduatua edo baliokidea duen langile bat kontratatuko du urtebeterako Tokiko erakundeek Gazte Bermean inskribatutako gazteak kontratatzeko laguntzen baitan. Izen-emate epea zabalik mantenduko da urriak 31a arte.
Interesatuek Lanbideren bitartez eman behar dute izena:
EZINBESTEKO BALDINTZAK
- Arkitektura teknikoko graduatua edo baliokidea.
- Adina: 16-30 urte
- Gazteen berme-sistemaren fitxategian inskribatuta egotea
- Langabetua eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda.
- Euskera tituloa C2 (inork ez badu ziurtatzen C1)
KONTRATUA: 12 hilabeterako, lanaldi osoan.
ORDUTEGIA: 08:00_15:00
SOLDATA: 2.900-3000 euro gordin hilean.
HASTEKO AURREIKUSITAKO DATA: 2025/11/17


