Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

OHIKO BIZILEKUA EZ IZATEAGATIK ERREKARGUA (BEHIN BEHINEKO ZERRENDA KONTSULTATU)

urtarrila / 20, 2024

OHIKO BIZILEKUA EZ IZATEAGATIK ERREKARGUA (BEHIN BEHINEKO ZERRENDA KONTSULTATU)

2024ko Getariako Udaleko Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko fun tsez ko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskalaren IV. errekargua ohiko bizilekua ez direlako puntuan 4. bis artikuluak zehazten du errekargua aplikatzeko kudeaketa prozedura berezia.

Udalak, ofizioz, ohiko egoiliarrik inskribatuta ageri ez zaien bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izanik zerga honen subjektu pasibo direnen hasierako zerrenda egingo du urtero
eta urtarrilean Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da bere onarpenaren berri emateko

Subjektu pasiboek egoki deritzotena alegatu ahalko dute, behin betiko erabakitzearren ea ondasun higiezina zein egoeratan dagoen, egiazko bizilekutzat erabiltzen ari edota errekargua ez aplikatzeko baldintzak betetzeari dagokionez.