Ondasun Higiezinaren Zergan, familia ugaria izateagatiko hobaria eskaera
urtarrila / 31, 2023
Familia ugariek 2023ko Ondasun Higiezinaren Zergan hobaria izateko eskaera egin beharko dute, udal erregistroan. Eskaera egiteko azkeneko eguna otsailaren 28a da. Inprimakiarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria.
- Zerga bulegoak emandako ziurtapena (ohiko bizilekuaz gain beste inolako higiezinik ez duela egiaztatuz).
- 2022ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia.
- ONDASUN ZERGAREN HOBARIA (FAMILIA UGARIA).