MINTZALDIAK (II) “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” (II)
ekaina / 23, 2021
Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak, “Mundubiraren ubera” programazioaren barnean, “Elkano ala Elkanoak: historia, memoria eta kontaerak” izeneko topaketa-zikloa antolatu dute, errelato historikoaren eraikuntzaren inguruan hausnarketa bultzatzeko.
Bigarren solasaldia ekainaren 29 an izango da, Getariako Iturzaeta aretoan, 19:00etatik 20:30era.
Enrike Santamaría nobelagile eta historialaria (“Evolución y motivaciones de una catástrofe historiográfica”) eta Janire Castrillo UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea (“Enseñar la Historia sin mujeres”), Gaizka Aranguren kazetariak dinamizatuta. Gazteleraz.
Modu presentzialean bertaratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Getariako turismo bulegoan izena ematea.
Fundazioaren Youtube-ko kanalaren bidez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.