Martxoak 31 eta apirilak 10 bitarte Getariako Udal Liburutegia itxita egongo da.
martxoa / 28, 2026
Aste Santuko jai egunak aprobetxatuaz Getariako Udal liburutegia berritzeari ekingo dio udalak, Horretarako, udal liburutegia itxita egongo da martxoak 31 eta apirilak 10 bitartean. Getariako Udalak liburutegia berritu eta egokitzeko hitza eman zuen, eta horretarako 2026 urteko udal aurrekontuetan partida bat jaso da.
Liburutegia margotu, altzariak aldatu eta funtsak egokituko dira aipatu datetan. Horrela, Aste Santuko oporren buelta liburutegia berritua izango dugu!
Beste liburutegietara eskatzen ditugun liburu-maileguen zerbitzua martxoaren 30ean izango dugu; hurrengoa, apirilaren 13an.
Ordura arte izan ongi!!!!!!!!!!


