Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

LEHORRERATZEAREN ELKARRIZKETAREN ONDORIOEN TXOSTENA ARGITARATU DU GETARIAKO UDALAK

urtarrila / 19, 2022

Elkarrizketa prozesuaren ondorio txostena prestatu eta herritar guztien eskura jarri du Udalak webgunean. Gainera, aurtengo Lehorreratzeak barneratuko dituen berrikuntzak erabaki eta lantzeko taldea osatu da, orain arteko parte-hartze prozesuan aritu den bizilagun taldetxo batekin. Guztira 65 getariar inguruk parte hartu dute, uneren batean, herri-elkarrizketa prozesuan.

Era berean, Getariako Udalak eskertu nahi die azken hilabeteetan elkarrizketa prozesuan partehartu duten herritarrei.

Lehorreratzea elkarrizketa

Joan den urteko irailetik abendura bitartean elkarrizketa gune desberdinak antolatu zituen Getariako Udalak herritarrekin, getariarrek ekitaldia nola bizi eta sentitzen duten jakiteko, baita etorkizunean nola egin nahi duten hausnartzeko ere.

Hausnarketa prozesuan alor desberdinak ikutzen dituzten proposamenak plazaratu dira: kontakizuna, antzezpena, parte hartzea eta parekidetasuna, ezagutzaren pedagogia eta sozializazioa, baita logistika kontuak ere.

Etorkizuneko norantza horrekin bat eginda, aurtengo Lehorreratzean zer eta nola txertatu daitekeen zehaztea izango da hurrengo pausoa. Hilabete honetan egingo du Udalak, orain arteko parte-hartze prozesutik atera den bizilagun taldearekin.

Hauek parte-hartze prozesuko talde eragilearen lekukoa hartuko dute; eta talde zabalagoaren babesarekin, ikuspegi operatibo batetik etorkizuneko Lehorreratzearen ardatzak 2022. urteko edizioan zer-nola lurreratu daitezkeen definitu, eta horretarako behar diren erabakiak eta urratsak emango dituzte. Moldaketak gradualak izango dira, baina ausardia punttu bat ere eskatu dute elkarrizketa foro desberdinetan parte hartu duten herritarrek, Lehorreratzearen bitartez Getariak bere mezu propioa helaraz dezan mundura.

Ondorengo loturan txosten osoa → Lehorreratzea_Elkarrizketa_TXOSTENA