KURSAALERA JOATEKO AUTOBUS ZERBITZUA GETARIATIK | "The Fairy Queen"
Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak “The Fairy Queen”, hip-hop eta dantza garaikideko emanaldira joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.
Azaroaren 19an, astezkena, izango da 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak azaroaren 14ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da autobus geltokitik.
Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen.
Azaroak 19 (asteazkena, 19:30)
Kursaal Auditorioa
“The Fairy Queen”, Purcell
(Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna)
Les Arts Florisants, orkestra
Compagnie Käfig, dantza
Paul Agnew, zuzendaria
Mourad Merzouki, koreografia eta eszena zuzendaria
Hip-hop eta dantza garaikideko beste moldeek mugimenduz jantziko dute “Maitagarrien erregina” lanaren bertsio hau, Shakespeare oinarridun lan ederra garai guztietako konpositore handienetako baten errepertorioan nabarmentzen da: hain da garrantzitsua Purcell, ezen haren gorpuzkiak Westminsterko Abadian baitaude, errege britaniarrak koroatuak diren lekuan.
Sarrerak: 62 / 50 / 40 / 32 / 11 €
———-
Prozedura:
– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: [www.kursaal.eus]www.kursaal.eus
– Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056
Getaria: infoturismo@getaria.eus / 943 140957
Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120
Orio: infoturismoa@orio.eus / 943 835565
– Autobusaren ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Zumaia: 18:10, Patxita Etxezarreta kaleko geltokia
Getaria: 18:20, autobus geltokia
Zarautz: 18:30, Sanz Enea autobus geltokia
Orio: 18:40, autobus geltokia
– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 / Getaria: 943 140957 / Zarautz: 943 005120 / Orio: 943 835565). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) azaroaren 14ean amaituko da. (Aldez aurretik izena eman ez duten pertsonei ez zaie autobuseko plaza bermatuko)
– Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)


