Kursaal Eszenak “La Traviata”, Verdi kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik
Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak “La Traviata”, Verdi kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.
Otsailaren 4an, asteartea, izango da 19:00etatik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak urtarrilaren 29ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 17:50ean aterako da autobus geltokitik.
Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen.
_______________________
Otsailak 4 (asteartea, 19:00)
Kursaal Auditorioa
“La Traviata”, Verdi
Perry So, musika zuzendaria
Nina Minasyan, Santiago Ballerini, Juan Jesús Rodríguez, Andrea Jiménez…
Orquesta Sinfónica de Navarra
Coro de AGAO
(Kontzertu dramatizatu bertsioan)
Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko den “La Traviata”ren melodiak denok ezagutzen ditugu eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau.
Sarrerak: 70 / 56 / 45 / 36 / 11 €
———-
Prozedura:
– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
– Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056
Getaria: infoturismo@getaria.eus / 943 140957
Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120
Orio: orioturismo@gmail.com / 943 835565
– Autobusa ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Zumaia: 17:40, Patxita Etxezarreta kaleko geltokia
Getaria: 17:50, autobus geltokia
Zarautz: 18:00, Sanz Enea autobus geltokia
Orio: 18:10, autobus geltokia
– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea
ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 / Getaria: 943 140957 / Zarautz: 943 005120 / Orio: 943 835565). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) urtarrilaren 29an amaituko da. (Aldez aurretik izena eman ez duten pertsonei ez zaie autobuseko plaza bermatuko).
– Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).