Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kursaal Eszenak “Amor Furor”, Le Cercle de l’Harmonie kontzertura joateko doako autobus zerbitzua

martxoa / 19, 2025

Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak “Amor Furor” Le Cercle de l’Harmonie kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.

Apirilaren 8an, asteartea, izango da 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak apirilaren 3ra arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20an aterako da autobus geltokitik.

Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen.

Apirilak 8 (asteartea, 19:30)
Kursaal Auditorioa
“Amor Furor” Le Cercle de l’Harmonie
Le Cercle de l’Harmonie, orkestra

Jérémie Rhorer, zuzendaria
Gaëlle Arquez, mezzosopranoa
“Amor Furor”: Arias de ópera de Mozart, Donizetti, Verdi, Rossini, Gluck, Saint-Saëns y Mendelssohn

Frantziako formazio bikaina bere zerbitzura izango du Gaëlle Arquez mezzosoprano handiak, XVIII eta XIX mendeetako konpositore ezagunenen, Mozarten, Rossiniren, Verdiren eta beste hainbaten opera aria xarmangarrienak interpretatzeko.

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

———-

Prozedura:

– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus

–  Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943 861056
Getaria: infoturismo@getaria.eus / 943 140957
Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943 005120
Orio: orioturismo@gmail.com / 943 835565

– Autobusaren ordutegia, Zumaiatik abiatuta,Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia:
Zumaia: 18:10, Patxita Etxezarreta kaleko geltokia
Getaria: 18:20, autobus geltokia
Zarautz: 18:30, Sanz Enea autobus geltokia
Orio: 18:40, autobus geltokia

– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Zumaia: 943 861056 / Getaria: 943 140957 / Zarautz: 943 005120 / Orio: 943 835565). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) apirilaren 3an amaituko da. (Aldez aurretik izena eman ez duten pertsonei ez zaie autobuseko plaza bermatuko)

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

KE2025-1_KursaalEskura_AmorFuror_Getaria