KIROLDEGIAN HAINBAT HOBEKUNTZAK EGITEKO ESLEIPEN PROZEDURAK MARTXAN DIRA
Estalkia eta aireztapena instalatzeko lanak.
Azken urteetan Sahatsaga kiroldegiko estalpearen zati bati itokinak eta bestelako arazoak sortu zaizkio. Horrek eraikineko hainbat txoko, instalazio eta erabiltzaileetan eragina zuen. Arazoari irtenbidea bilatzeko Getariako Udalak Pilar Aranaz Cordón arkitekto teknikoari proiektua idazteko eskatu zion.
Exekuzio proiektua idatzita orain Udalak, kiroldegia partzialki berregokitzeko obra kontratuaren esleipena atera du. Proiektuak bi esku-hartze nagusi aurreikusten ditu. Batetik, estalkiaren zati bat eta itxitura-egiturak berreraikitzea. Bestetik, aireztapena instalatzeko lanak aurrera erabatea.
Proiektuaren arabera lan hauen kostua 184.382,50€ (BEZ barne) izango zen. Lanak uztailaren 1an hasi beharko dute eta gehienez ere 10 asteko iraupenean egin.
Gimnasioko makinak berritzea
Kiroldegiko zerbitzuen artean dago erabiltzaile kopuru inportantea duen gimnasioa. Espazio hori hainbat makinaz hornituta dago baina gehienek duten urte kopuru handiaren ondorioz, arazoak emateaz gain erabiltzaileen beharretatik oso hurrun daude.
Hori dela eta Getariako Udalak gaian jantziak dauden adituekin gaia aztertzen egon da eta gimnasioko lurra eta ia makina guztiak berritzea erabaki du.
Datorren astean makinen berrikuntza egiteko esleipen prozedura abiatu du Udalak. Aurkeztutako proiektuaren arabera muskulazio eta kardioko 15 makina berri erosiko ziren 102.850€ (BEZ barne) inbertsioa eginez.