Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kiroldegian hainbat hobekuntza egin dira

iraila / 17, 2024

Astelehenean, irailak 16, zabaldu zituen ateak Getariako Kiroldegiak. Azken bi hilabeteetan, hainbat berrikuntza lana egin dira kiroldegiko zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Estalkia eta aireztapena instalatzeko lanak

Azken urteetan Sahatsaga Kiroldegiko estalpearen zati bati itokinak eta bestelako arazoak sortu zaizkio. Horrek eraikineko hainbat txoko, instalazio eta erabiltzaileetan eragina zuen. Arazoari irtenbidea emateko Getariako Udalak Pilar Aranaz Cordón arkitekto teknikoari proiektua idazteko eskatu zion. Obra kontratuaren esleipena, Aplibur enpresak atera zuen eta hauek dira egin diren bi esku hartzeak, batetik, estalkiaren zati bat eta itxitura-egiturak berreraikitzea, eta bestetik, aireztapena instalatzeko lanak aurrera eramatea. Proiektuaren kostua 184.382,50€ekoa izan da.

Gimnasioko makinak berritzea

Gimnasioa da Kiroldegiko zerbitzuen artean erabiltzaile kopuru handiena duen espazioa. Hainbat makinaz hornituta dago, baina gehienak zaharkituta zeuden eta gainera, erabiltzaileen beharretatik oso urrun zeuden. Hori dela eta Getariako Udalak, gaian adituekin direnekin, espazioa eta beharrak aztertu eta gimnasioko zorua eta ia makina guztiak berritzea erabaki zuen.

Udalak makinen berrikuntza egiteko esleipen prozedura bat abiatu zuen, Argysam enpresa izan da berrikuntza honetaz arduratu dena. Zorua berritzeaz gain, muskulazio eta kardioko 15 makina berri erosi dira. Udalak 102.850€ko inbertsioa egin du.