Ketarriko ezpondan egonkortze/babes sistemak berritzeko obrak martxan jarriko dira.

Ostegunean, maiatzak 22an, hasiko dira ezponda horretako eskuhartzeak eta gauzak onbidean lanek 5 asteko iraupena izango izango dute.
Getariako Udalak sustatuta, eta Portuetako agintaritzarekin elkarlanean, azken hilabeteetan hirigune eta portuaren arteko hainbat ezponda egonkortzeko lanak egin ditu TESINSA enpresak. Zehazki Gaztetape, Menditxo eta Malkorbeko magaletan. Lan hauek 473.170,49 euroko kostua izan dute.
Lehen faseko eskuhartzeak bukatuta orain bigarrenarekin ekingo zaio. Oraingoan ere TESINSA izango da obra exekutatuko duen enpresa eta lanen kostua 106.501,00 eurokoa (BEZ barne) da. Kontratuaren iraupena 3 astekoa izango da eta lanen berme epea 6 urtekoa. Lanen zuzendaritza eta jarraipena proiektua idatzi duen Ikerlur Ingeneria Geoteknikoak egingo du.
Obra hauei esker, Getariako Udalak egoera kaskarrean zeuden Hiriguneko, eta San Anton mendiko, ezponden egonkortzea biltzen du. Eta noski, egonkortze eta babes sistemekin herritarren segurtasuna.
Azkenik, datozen hilabeteetan modu berritzaile batean Malkorbe inguruan bioingeneria bitartez hainbat zeregin egitea aurreikusten da.
